es | eu | en

Aurkezpena

Aurkezpena

2007ko maiatzean Ekonomi Itunaren eta Foru Ogasunen Dokumentazio Agiritegia sortzeko lankidetzako hitzarmena sinatu zuten Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak.

UPV/EHUko Gaurregungo Sailaren eta sail horren GIU 05/16 Ikerketa Taldearen barruan Ekonomi Itunak eta foru ogasunek sortu duten, sortzen diharduten eta sortuko duten informazioa erakundeen, irakaskuntza- remuen, profesionalen eta, oro har, jende arruntaren artean zabaltzeko tresna izango den dokumentazio zentro eta zerbitzua sortzea da hitzarmen horren helburua. Informazio-plataforma hori ikerlarientzako ez ezik, Euskadiko ekonomi araubidearen inguruan interesatuta dauden guztientzako tresna izango da, zeregin horretan laguntzeko prest dauden erakundeekin batera Ekonomi Itunaren araubidea zabaltzeko proposamena ere eginda dago eta.

Zentro horrek, informazioa jaso eta banatzeko tresna izateaz gain, ezagupenen sortzailea ere izan nahi du, aldian-aldian zientziaren alorreko bilkurak antolatu eta bilkura horietan sortutako materiala argitaratu nahi baitu; betiere, dagoeneko UPV/EHUren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean dagoen lankidetzari esker argitaratzen den Foru Ogasunaren Klasikoak bilduma argitaratzen jarraitzeko asmoa izanik. Zentroak, zergen inguruko berrien informazio-gunea eta Ekonomi Itunean nahiz horri loturiko gaietan, baita Ekonomi Itunaren historian eta gaurkotasunean ere, interesatutakoen bilera-gunea izan nahi du.